Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  4. kapitulua »  Bergara-Arrasateko Biltzarra (1978-1979)

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Bergara-Arrasateko Biltzarra (1978-1979)

Hamar urteko epea utzi zuen Euskaltzaindiak Arantzazuko irakatsiek zer harrera izaten zuten eta nor nola mintzo zen ikusteko. 1978ko irailean, Bergaran (Gipuzkoa) bildu zen Euskaltzaindia hamar urte haietan euskaraz argitaratu zen guztia edo ia guztia aztertzeko eta biltzarkideen iritziak jasotzeko. Garbi ikusi zen estatistika neurketa hartan, idazle gehienak jadanik Arantzazuko arauetara jarriak zirela. Euskara batua Euskal Herrian errotua zegoela Bergarako Biltzarrean ikusi ondoren, hurrengo urterako utzi zuen erabakiak hartzea. Hala, 1979ko abenduan, Arrasateko (Gipuzkoa) Biltzarrean berretsi egin zuen Euskaltzaindiak Arantzazuko agiria.

1978ko Bergarako Biltzarra, beraz, epe baten bukaera izan zen, Euskaltzaindiak Arantzazuko Biltzarrean hartutako erabakien harrera neurtzeko epea. Epe hori gaindituta, Arrasaten bide berria urratu zen euskara batuaren ekinean, eta gramatikarako gaiak bildu eta prestatzeari ateak ireki zi-tzaizkion. Horretarako, 1980an Gramatika batzordea eratu zuen. Batzorde horren sorrera beretik Patxi kide izan zen eta batzordeburua zen Pierres Lafitte hil ondoren, 1985ean Patxi izendatu zuten batzordeko buru.

Euskaltzaindiaren barne eta kanpo antolamenduak 1980. hamarkadatik aurrera antzaldatze handia jasan zuen. Gainera, 1975ean frankismoaren amaierarekin, 1979an Euskal Autonomia Erkide-goko (EAE) Estatutuarekin eta 1982an Nafarroako Foruaren Hobekuntzarekin Euskaltzaindiari —eta euskalgintzan zebilen beste hainbat erakunderi— bidea erraztu egin zitzaion.

Gramatika batzordea ez ezik, beste hainbat ba-tzorde berri ere eratu zen. Esaterako, Patxi Altuna kide izan zuten edo duten: Maileguzkoen Batzor-dea (1985-1986), Lexiko Erizpideen Batzordea (1987-1995) eta Euskara Batuko Batzordea (1991-...) sortu ziren. 1980. hamarkada honetan, bestalde, Azterketa eta Irakaslegoa batzordeak desegin egin ziren. Izan ere, frankismoaren ostean EAEn gobernu berria osatu ondoren, egiteko horiek guztiak Eusko Jaularitzaren Hezkuntza eta Kultura sailaren esku utzi ziren 1983. urtean. Eta Euskaltzaindiak ematen zuen Irakasle Gaitasun Titulua, egun hain ezaguna den Euskara Gaitasun Agiria (EGA) bilakatu zen; eta hori, Azterketak batzordearen bidez bideratzen zen.

Euskaltzaindiak, hainbat alor beste erakunde batzuen esku utzi eta bere egiteko propiora bideratu zituen indarrak 1980. hamarkadan. Garai horretan hasi zen osatzen, hain zuzen, Euskaltzaindiak egun duen organigrama konplexua. Eta batzorde berrien mozkin emankorra 1994ko Leioako (Bizkaia) Biltzar Nagusian ikusi ahalko da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak