Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  4. kapitulua »  Patxi Irakaslea

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Patxi Irakaslea

Donostiako EUTG unibertsitatea, jesulagunek 1956an eratu zuten, eta pixkanaka-pixkanaka hazten zihoan. Irakasleak aurkitzea ez zen lan samurra izan eta horren guztiaren ardatz izan zen aita Ignacio Errandoneak, jesulagunen artean bilatu behar izan zuen irakasle asko eta asko. Eta hauen artean bat, Perficit urtean Loiolan ikasle izan zuena: Patxi Altuna. Beraz, Patxi EUTG lehen urratsak ematen ari zela iritsi zen Donostiara. Egun Mundaiz auzoan duten eraikina ere, oraindik egiten ari zirela. Horregatik, jesuitek Ategorrietan zuten —eta egun San Ignacio de Loiola ikastetxea dagoen hartan duten— egoitzan bizi eta ematen zituzten eskolak. Eta halaxe jarraitu zuten 1965ean, Mundaizko eraikina amaitu eta hara joan ziren arte. Unibertsitate berri horretan Patxiren egiteko nagusia, sortzekoa zen Hizkuntza Eskolan Euskal Hizkuntzako ikasketetaz arduratzea zen. Baina beste egiteko bat ere suertatu zitzaion: Filosofia eta Letren fakultatean, Latin irakasgaiko irakasle laguntzaile lanetan aritu beharra. Ordura arte galdera zorrotzak egiten zituen ikaslea izan zen; handik aurrera, berriz, beste ikasleren baten galdera zorrotzei erantzun beharko zien irakaslea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak