Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  4. kapitulua »  Aita Patxi

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Aita Patxi

Patxiren egiteko nagusia Donostian, irakasle lanetan aritzea bazen ere, ezin ahaztu daiteke jesulaguna dela Patxi. Gainera, 1964ko abuztuaren 15ean azken botoak —pobre izatea, esaneko izatea, kastitatea eta Aita Santuari esaneko izatea—, ikasketak por maior egin dituen bati dagokion bezala egin zituenetik, Lagundiari guztiz loturiko jesulaguna.

Jesulagun askok eta askok bezala, Patxik ere irakasle egin du lan, San Inazioren irakatsiek dioten moduan lan hori Jainkoaren aintzarako eginez. Bai-na apaiz jesulagun moduan dagozkion egitekoak ere bazituen: meza eman egunero etxeko kaperan, igandeetan meza eman, jendea ezkondu, haurtxoak bataiatu...

Meza emateari, irakaskuntzari baino denbora gutxiago eskaintzen bazion ere, poz eta burukomin handiak sorrarazi zituen Patxik igandeetan, Garibai kaleko jesulagunen elizan, ematen zuen mezak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak