Patxiren anaia Sebastian Innsbrucken
1960ko urrian, Patxiren anaia bigarrena, Sebastian, Innsbrucka bidali zuten Teologia ikastera. Sebas-tian, Patxi anaiaren bidea jarraituz, Xabierrera joan zen batxilerra ikastera eta ondoren jesulagun sartu zen. Sartu berri-berritan, ordea, Venezuelara destinatu zuten. Bertan hasi zituen eliz ikasketak: Nobiziadoa, Junioradoa, Filosofia eta Maisu Txikitza. Eta Patxi bezala, Teologia egitera Austriara, Innsbruckera bidali zuten. Honela, urteetan elkar ikusi ez zuten bi anaiek Innsbrucken egin zuten topo.
Sebastianek ondo gogoan du garai hura. Innsbrucken, bi urtez Patxi eta biok batera bizi izan ginen, baina elkarrekin gutxi egonda, elkarren berri beti genuen arren. Oso gogoan dut Patxi beti liburu eta ikasketa zalea izan dela eta oso nota onak, onegiak, ateratzen zituela. Bera zen-eta da Kanpaxkoko listoa.
|