Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  3. kapitulua »  Euskaltzale taldetxoa

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Euskaltzale taldetxoa

Oñan euskararekiko gogoa edo kezka zuten aspaldiko lagunekin egin zuen topo: Iñaki Arregi, Julian Bereziartua, Jose Ignacio Iruretagoiena, Iñaki La-rrañaga, Patxi Olariaga, Javier Oleaga, Pedro Maria Sarrikolea, Vicente Zabala... eta eguerdiko atsedenaldietan euskaraz hitz egiteko elkartzea erabaki zuten.

Hauek maisu txiki edota karrera ikasten ari zirenetik bazekarten euskararekiko gogoa. Eta Oñan aparteko aukera izan zuten, euskara ikasi eta landu nahi zuen taldetxoa osatu baitzen. Baina talde ho-rretako kide gehienek etxeko euskara baino ez zekiten, eta hura ere erdi ahaztua, ez erabiltzearen po-derioz. Horregatik taldeak helburu xume bakarra izan zuen: elkarrekin euskaraz hitz egitea. Nahiz eta hori baino gehiago lortu zuten.

Aita Patxi Olariagak, taldetxoko kideak aitortzen duenez, “euskararen beharra” zuten. “Nik ha-mabi urtera arte ia euskaraz besterik ez nuen hitz egin, eta Teologia egiten hasi ginenean Oñan, ia ez nintzen euskaraz esalditxo bat egiteko gauza. Hortik atera non zegoen nire euskara. Atzerrira ez nindutela bidaliko ikusi nuenean —hau da, Euskal Herrira bidaliko nindutela ikusita—, nik nire artean pentsatu nuen: ‘Nik euskara ikasi beharra zaukaat nahi eta nahi ez’. Eta egin behar hori genuen: euskaldun artean lan egiteko euskara ikasi, eta euskaraz hitz egiten aritu ginen egunero, beste hizkuntza guztiak ahaztuta”.

Elkarrekin euskaraz hitz egiteaz gain, bakoitzak bere kasa irakurketa, konposizio ariketa edota itzulpenak eginez, euskaraz janzten saiatu ziren. Noizbehinka elkarraldia izaten zuten, zalantzak azaldu eta guztien artean argitzeko. Patxi euskara kontuetan besteen aldean jantzia zegoen, eta irakasle lanak egin zituen.

Euskaraz trebatzeaz gain, euskarazko lehen artikulutxoak idazteko aukera ere izan zuten taldeko partaideek. Izan ere, bazen garai hartan, Jesusen Lagundian euskaraz aldizkari bat argitaratzeko asmoa. Erlijio gaiak hizpide zituen aldizkaria —Jesusen biotzaren deya— 1917an sortu zen. Baina gerra eta Francoren zentsura zela medio, isilik egon behar izan zuen urteetan. Aldizkaria berriro argitaratzeko, ordea, euskaraz idatziko zuten teologoak behar zituzten, aita Patxi Olariagak esaten duenez: “Junioradoan gure maisu izandako aita Larrakoetxeak —orduan aldizkariko zuzendari zenak— eskatu zigun kolaborazio lanak egiteko Jesusen Biotzaren Deya-n. Euskaraz argitaratu nahi zuen eta jendea behar zuen. Guk artikulu bat edo beste idatzi genuen, baina gure kolaborazioa oso txikia izan zen. Izan ere, gure ikasketek eta bertako giroak ez zigun lagundu”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak