Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  3. kapitulua »  Teologia ikasketak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Teologia ikasketak

Berriz ere hain ezaguna zuen Oņara itzuli zen Patxi. Baina, 31 urte zituela, Filologia Klasikoan lizentziatuta, euskara alde guztietatik zeriola eta Oņako beste alderdian, Teologoen alderdian, bizi eta ikasteko gogo biziz.

Salamancako unibertsitario bizitza utzi eta berriro Oņako etxearen harresien artean bizitzea, aldaketa handi samarra zen. Dena dela, Teologiako ikasleek gainerakoek baino askatasun handiagoa zuten, eta apaizteko zuen gogo hark ere eramangarria egin zion Oņako itxitura hura.

Hala ere, bolada latz samarra igaro zuen Teologiako lehen urte hartan; bokazioa zalantzan jartzeko adinakoa, hain zuzen. “Zalantzak zirela-eta Oņako aita Espiritualagana joan nintzen hitz egitera. Nire ezinegona adierazi nion, eta agian Lagundia uzteko tentaldia. Aita Espiritualak, besterik gabe: ‘Si, salga usted’, esan zidan. Erantzuna ez zitzaidan, ordea, batere gustatu; ez baitzidan erantzuna arrazoitu eta hari kontra egiteagatik bakarrik ez nintzen atera. Gerora bolada txar hura gainditu ahal izan nuen”.

Teologoen bizimodua filosofoenaren tankerakoa zen, egunean zehar zituzten eginkizunak berdintsuak ziren, baina ikasketak zituzten ezberdin. Fi-losofiako gaien ordez, Teologiakoak.

Teologiako liburuez gain, esku artean eta buruan zerabiltzan Patxik euskal liburuak ere. Izan ere, Salamancako ikasketak ezinbestekoak izan ziren Patxik euskal munduarekin zuen harremana sendotzeko. Beraz, urte horietan Teologian murgilduta egon arren, makina bat ordu eskaini zizkion euskararen azterketari.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak