Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  3. kapitulua »  Udak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Udak

Udatan ez zen Salamancan geratzen; Veruelara (Zaragoza), Xabierrera, Loiolara, Getariara (Gipuz-koa)... joaten zen oporretan. Irailerako ikasgairik prestatu beharrik izaten ez bazuen ere, beti eraman ohi zuen liburu fardelen bat berekin. Axular, Mendiburu eta Orixeren liburuak izaten zituen, besteak beste, orduan irakurgai eta aztergai.

Unibertsitarioen udak luze jotzen duenez, makina bat gauza egiteko denbora izan zuen. Irakurraldi luzeez gain, irakasle lanetan ere aritu zen uda haietako batzuetan. Oporrak hartuta Loiolara etorri eta bertan zeuden juniorrei euskarazko eskolak ematen baitzizkien, haien opor txikietan. Ladis Imaz, orduan junior zenak, ondo oroitzen ditu Patxiren eskolak: “Zoratzen egoten nintzen Patxiren eskoletan. Oso irakasle ona zen, harekin hasi nintzen euskaraz lehen urratsak ematen”.

Azpeitian, Getarian... hots, euskaraz hitz egiten den lekuren batean zebilenean, beti belarriak adi egoten zen. Esaera, hitz berri edo bitxia entzun ahala edozein paper muturretan oharrak jasoz. Ohitura hori bizi guztian izan du, orain ere beti adi egoten da batek zer nola esaten duenari.

1955eko uda zeharo ezberdina izan zen Patxi-rentzat. Uda hartan Euskal Herri aldera etorri beharrean, Alemaniara joan baitzen, Bonn-eko unibertsitateak hizkuntza eta literatura alemanari buruzko udako ikastaroak antolatu zituelako. Patxik ikastaro haietan parte hartu ahal izateko beka bat eskatu zuen Madrilen, eta Antonio Tovar irakasleak, orduan Salamancako unibertsitateko erretorea zenak, la-gundu egin zion. Beka lortu eta abuztuan joan zen Patxi Alemaniara. Ikastaroa hilabetekoa izan zen, baina Patxik egonaldia Gabonak arte luzatu zuen, alemana hobeto ikasteko.

Udak batean edo bestean eman arren, herriko festatan, San Inaziotan, beti izaten zen Loiolan, Alemanian izan zen abuztu hartan izan ezik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak