Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  3. kapitulua »  Filosofia ikasketak Oņan

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Filosofia ikasketak Oņan

Oņa, Burgosko herrixka txiki bat da. Bertan, Jesula-gunek, komentu zahar eta handi bat erosi zuten XIX. mendean, eta Filosofia eta Teologia ikasketak ezarri. Etxetzar hori, ikastetxea ez ezik, bizilekua zuten Filosofia eta Teologia ikasten ari ziren jesulagun apaizgaiek. Baina filosofoek eta teologoek ez zuten beren artean harremanik, urtean bospasei jai handitan izan ezik. Bi lagunarte edo komunitate gisa bizi ziren, bakoitza zegokion etxearen alderdian.

Oņan, dena berria izan arren, eguneroko bizimodua ezer gutxi aldatu zitzaion Patxiri. Izan ere, Lagundiaren ohiturak berak dira eta egunaren banaketa bertsua. Ikasketak izan zituen guztiz ezberdinak, Junio-radoan batik bat, hizkuntza kontuak izan bazituen ikasgai; Oņan, berriz, filosofiaren ingurukoak.

Filosofiako ikasgai nagusiak, Logika Nagusia, Metafisika, Etika, Teodizea, Kosmologia eta Psiko-logia Enpirikoa ziren. Ikasgai nagusiok hiru urtetan zehar ikasi zituzten, baina hauez gain, bigarren mailako ikasgaiak ere izan zituzten; esaterako, Dialek-tika, Matematika, Kimika,... Bigarren mailako ikasgai hauek, gehienez hiru hilabete luzatzen ziren eta ikastaro gisakoak izaten. Bata amaitu orduko, haren azterketa egin eta ikastaro berri bati ekiten zitzaion.

Hauez gain, eliz ikasketa guztietan bezala, ostegunetan hizkuntzaren bat ikasteko aukera izaten zuten. Patxik hiru urte haietan frantsesa eta alemana izan zituen ikasgai. Eta beti bezala, hamaikak aldera arte frantsesa edota alemana ikasi ondoren, paseora ateratzen ziren hirunaka bazkaria hartuta.

Igande goizetan, egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko denbora izaten zuten. Arratsaldeetan, be-rriz, bazkaldu eta berehala filosofo batzuk —Patxi hauen artean— dotrina erakustera joaten ziren inguruko herrixketara, eta afaltzerako itzultzen ziren.

Astearteetan eta larunbatetan atsedenaldi lu-zeagoak izaten zituzten —ordu eta erdikoak— eta futbolean, pilotan, tenisean edota saskibaloian jolasten ziren. Patxi Olariagak, Oņan ikaskide izan zuenak dioenez, “lau joko horiek zeuden. Saskibaloia sartu zen azkena eta futbolari ere kostatu zitzaion sartzen, futbolean jokatzeko zelairik ez zegoelako, baina halako batean bi zelai txiki egin ziren, bat filosofoentzat eta bestea teologoentzat. Baina geuk egin genituen lanak, geuk garbitu genituen zelaiok. Nik gehien tenisean jokatzen nuen. Patxik, berriz, beti futbolean, ez zen inoiz beste jolasetan ibiltzen. Eta futbolean, extremo derecho jokatzen zuen, dezente azkarra baitzen”.

Udak, Loiolan bezalatsu eman zituzten Oņan. Opor handietan, eskolak bazterrera utzi eta txangoak, jolasaldi luzeak, denbora libre gehiago... izan zuten. Opor txikietan, berriz, jolasaldiak urritu eta hizkuntza ikastaldiei ekiten zieten. Oņan, ordea, Loiolan aldean eguraldi ona egiten zuenez, paseora ateratzeko edota kanpoan jolasteko leku egokiagoa zuten. Gainera, Oņako etxeak igerilekua zuen eta bertara igeri egitera joaten ziren. Hori bai, jolasak filosofoek filosofoekin eta teologoek teologoekin egiten zituzten eta herriko jendearekin inola ere nahastu gabe.

Uda haietako batean, bigarrengoan, abuztuaren 24an etxekoen bisita izan zuen Patxik. Aita, ama eta anaia Javier joan zitzaizkion bisitan. “Igande batean bazkalondoan iritsi ziren etxekoak. Lehenengo, etxearen baratzea erakutsi nien eta ondoren, kanpora atera ginen, inguruko bazterrak ikustera. Kanpoan pixka bat ibili ondoren, gurasoek ekarri zuten meriendatxoa jan genuen. Egun polita pasatu genuen elkarrekin”, dio.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak