Perficit ikasketak Loiolan
Patxiri, Junioradoko bi ikasturte trinko haiek egin os-tean eta Filosofia ikasketak egin aurretik, beste urtebete eginarazi zioten Loiolan, Perficit urtea zeritzonean. Izenak dioen moduan perfekzionatzeko, latina eta grekoa gehiago ikasteko eta sakontzeko. Egunen batean latin eta greko irakasle izango zirenentzat zeuden asmatuak ikasketa hauek. Izan ere, nagusiek hasiera batean Patxirentzat pentsatua zuten destinoa, latin eta greko irakaslea izatea zen.
1949-1950 ikasturtean Loiolan Perficit urtea egin zuten ikasleak, Luis Azagra eta Patxi Altuna, izan ziren. Biak gainerako juniorrekin bizi ziren, oraindik juniorren komunitateko kide baitziren. Bai-na bazen alderik Junioradoko ikasle izatetik Perficiteko ikasle izatera: Perficit urtean, besteak eskolan zeuden bitartean, guk liburuak irakurtzen eta aztertzen genituen, bakoitzak bere gelan. Junioradoan ikusten ziren autore batzuen lan zailagoak eta ikusten ez ziren beste autoreak lantzen genituen. Perficit garaian ez genuen igandeetan sermoirik esaten. Hori ere, desberdin egiten genuen. Lan ezberdinak izaten genituen eginkizun, baina bizimodua bera zen, aipatzen du Patxik. Eskoletan eta igandeetan sermoiak egiten, gainerako juniorrekin ez ibiltzeaz gain, Perficiteko ikasleek bazuten beste eginkizun garrantzitsu bat: Junioradoko, Gramatika eta Huma-nitateak mailetako irakasleei eskolak ematen laguntzea. Eta hala aritzen ziren Luis Azagra eta Patxi.
Perficit urtea amaitu aurretik, aita Probintziala-ren bisita jaso zuten eta honek eman zion junior bakoitzari destinoaren berri. Patxiri, aurreko urtean Loiolan urtebete gehiago eginarazi zion aita Probin-tzialak, 1950eko maiatzean Oņan (Burgos, Espai-nia) Filosofia ikasketak egiteko destinoa ezarri zion.
Uda Loiolan eman zuen gainerako juniorrekin. Irailaren lehen egunean, ordea, Oņara abiatu zen Filosofia ikastera, Junioradoa amaitu berri zuten apaizgaiekin batera.
|