Dotrina erakusten
Nobizioen eginkizuna zen, Loiolan elizkizuna zen igandeetan arrosarioa haietako batek irakurtzea. Bi-garren urtean honetaz gain bazuten beste betebehar bat: Urrestilla, Errezil, Ońatz, Loiolan bertan... ostegun arratsaldeetan bertako umeei eta gaztetxoei dotrina erakustea.
Patxik oso gogoan ditu dotrina irakastaldi ha-iek. Ikaragarri gozatzen zuelako lan honetan, baina, batik bat, hori zelako euskaraz hitz egiteko zuen au-kera bakarretakoa. Ordurako, Patxik nahiko trakestua zuen euskara, baina haurrekin eta gaztetxoekin hitz egiteak asko lagundu zion euskara berriro bizitzen.
“Arratsalde haietako batean Loiolan, dotrina ematera joan nintzenean ene taldeko ume bati esan nion: ‘Aizu, lehengo astean ez zinen etorri’. Eta umeak: ‘Ez nintzen etorri, itulen izan nintzelako’. Eta nik: ‘Non?’. Eta umeak algara batean hasi ziren”, oroitzen du Patxik. Izan ere, ez zekien zer esan nahi zuen ‘itulen’ek eta lekuren bat zela pentsatu zuen.
Nobizioadoari, eta, era berean, Lehenengo Probantza osoari, amaiera botoak —esaneko izatea, pobre izatea eta kastitatea— eginez ematen zitzaion.
“Egun hori etorri zain egoten ginen irrikatan. Egun handia zen, izan ere. Betiko lotzen ginen la-gundiari hiru botoren bidez. Goizean, meditazioa ba-koitzak bere gelan egin ondoren, etxeko kapera pribatuan biltzen ginen botoak egin behar genituenak eta gainerako nobizio guztiak. Hori goizeko zortziak aldera izaten zen eta bazkalondoan etxekoak agurtzera atera ahal ginen”, kontatzen du Patxik.
Elizkizunean etxekoak egon ez baziren ere, bazkalondoan haiekin elkartu zen. Bisita laburra zen hura gero! Etxekoak agurtu, argazkiak atera eta be-rriz ere eguneroko eginkizunetara itzuli behar baitzuen. Etxekoak, berriz, ospatzeko Katalangora joan ziren meriendatxoa egitera pozez zoratzen.
|