Oporrak
Behin sotana hartuz gero, ezin etxera joan oporretan. Izan ere, erlijioso bati dagokion komunitate bizitza egin behar zuten jesulagunek, urte guztia zegokien komunitatean bizi, eta ateratzekotan baimen berezia eskatu behar izaten zen. Esaterako, nobizio garaian, udak Loiolan ematen zituen, bere jaioterritik hain hurbil eta aldi berean hain urrun, etxekoen oso noizbehingo bisitaren bat izanez. Izan ere, bisitak ere oso mugatuta zeuden. Hala ere, jesulagun ikasketetan aurrera ahala, askatasun handiagoa eta baimenak lortzeko aukera handiagoa izan zuen.
Nobiziadoko bi urteetan, beraz, Loiolatik oso gutxitan atera izan zen. Hori dela-eta Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporraldiak oso antzekoak izan ziren, eguraldia izango zen gehien aldatzen ze-na, eginkizunak tankerakoak izan ohi baitziren.
Udako oporraldian, bi motatako oporrak bereizten ziren: opor txikiak eta opor handiak.
Opor txikiak, egun erdiko oporrak ziren, egunaren beste erdia eskolan ematen baitzuten, Hizkun-tza Akademia zeritzaten eskoletan. Hauek hizkuntza ikastaro trinko modukoak ziren: goizak ikasleak au-keratutako hizkuntza ikasten ematen zuten, eta Patxik Xabierren urteetan ikasgai izan zuen frantsesarekin jarraitu zuen Nobiziadoan.
Opor handiak, berriz, egun guztiko oporrak zi-ren; elizkizunez, otoitzaldiez eta platikez gain, eskola orduak eta ikastorduak moztu eta denbora libre gehiago izaten zuten. Hortaz, atsedenaldi luzeagoak, hitz egiteko tarte handiagoak, eta boleibolean edo pilotan jolas egiteko denbora gehiago, baina, hori bai, etxetik atera gabe. Paseora ere sarriagotan atera ohi ziren, baina hauetan ere ezin zuten kanpoko inorekin hitz egin. Beraz, oporretan ere, urte guztian bezalatsu, nahiko isolatuta bizi ziren. Patxik kanpokoekin izaten zuen harreman bakarra, etxekoen bisita izaten zen, eta bisita hauek ere, urte guztian zehar bezalaxe, oso mugatuta zeuden.
|