Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  2. kapitulua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Xabierko ikasle urteak

 

San Gabriel Goi-Aingeruaren egunean, 1939ko irailaren 29an, Patxik hamabi urte bete berri zituela, joan ziren Xabierrera Azpeititik zazpi lagun: Antonio Agirre, Felix Aranburu, Jose Mari Araneta, Eusebio Azkoitia, Asentsio Lizaso, Jose Luis Lopetegi eta Patxi Altuna bera. Xabierren denentzako lekua ez zegoenez, lehenengo urtean Luis Amenabar eta Jose Mari Zubizarreta Durangora joan ziren, geroago Xabierrera joatekotan.

Zumarragan trena hartu eta ia egun osoa irauten zuen bidaia egin zuten Xabierreraino. Baina ez ziren bakarrik joan; bidaian bi guraso izan zituzten lagun. Bata Antonio Agirre, Antonio Agirreren aita, eta bestea, Joaquín Altuna, Patxiren aita.

Patxi “gustura, ilusioz beteta” joan zen Xabierrera. Hain gogoko zituen ikasketak zabaltzeko aparteko aukera baitzuen bertan. “Luxua zen Xabierrera joan ahal izatea, garai hartan Azpeitian batxilerra egindakoak dozena erdi bat izango ziren eta. Gutxi batzuk izan ginen, ordea, aukera hori izan genuenak. Gu bezain argiak edo argiagoak herrian gelditu ziren”, aipatzen du Patxik.

Gogotsu joan zen, beraz, Xabierrera. Hara iritsi zenean ere, oso gustura zegoen, inpresio ona egin baitzion leku hark: “Xabierko bizimodua, mundu berria zen hamaika-hamabi urteko mutikoentzat, baina hasieran gustagarria: eguraldi hobea, igerilekua, futbol zelaia, lurralde lehorra baina tira! Iritsi eta bizpahiru egunera eskolak hasi ziren, eta hura beste trukada izugarria izan zen”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak