Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  2. kapitulua »  Aita Erretorrearen jai egunak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Aita Erretorearen jai egunak

Aita Erretorearen jai egunak, ospakizun egunak izaten ziren Xabierren. Egun haietan, eguneroko ikaskizunak alde batera utzi, eta festa giro ederra izaten zuten xabiertarrek. Jolasak, futbol partiduak kurtso bat bestearen aurka, lasterketa, gora-saltoak, pala txapelketa, lehiaketak...

Jolas horiek taldekako lehiaketak izaten ziren, kurtso bateko partaideak beste kurtso batekoen aurka eta irabazleek saritxoren bat ere izaten zuten, irabaztearen ohoreaz gain.

Jai egun haietako batean, futbol partidua jokatu behar zuten bosgarren mailakoek, Patxiren mailakoek, seigarren mailakoen kontra. Baina Patxiren taldekoek urte hartan futbolean jolasteko gogo gutxi zuten. Izan ere, galtzeko beldur ziren eta honela adierazi zion Patxik futbol partiduaren antolatzaile zen aita Amezolari: “*Oiga padre Amezola, nosotros no podemos jugar al fútbol*”. Aita Amezolak: “*¿Por qué no?*”. Patxik: “*Porque fulano está enfermo y yo tengo las botas estropeadas*”. Aita Amezolak: “*Pídeselas a otro compañero*”. Patxik: “*A mí no me gusta jugar con botas ajenos*”. Eta inguruko guztiak algaraka hasi ziren. Patxik orduan: “*¿Pues cómo se dice?*”. Ikaskideren batek: “Con botas ajenas”. Patxik: “*Ah sí, y ¿tú cómo dices ‘con botas de otros’ o ‘con botas de otras’?*”. Besteak: “Con botas de otros”. Eta Patxik: “*Pues entonces, ‘con botas ajenos’*”. Aita Amezolak orduan, “*no diga usted tonterías*”, eta zigortuta ikasgelara bidali zuen.

Beste jai egun haietako batean, Patxik gora-saltoan hartu zuen parte. Behar zuten tramankulurik eskura ez zutenez, bi mutikok soka bati mutur banatatik eutsi eta gainetik salto egiten zen. Iritsi zitzaion Patxiri salto egiteko ordua, abiatu zen lasterka, salto egin, baina zoritxarrez sokan katigatu eta eskumuturra hautsi zuen. Eta Zangozara eraman zuten, hautsia konpontzera. Hala-moduz konpondu ere.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak