Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  1. kapitulua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Patxiren haurtzaroa herrian

 

Francisco María Altuna Bengoetxea, Azpeitian jaio zen, 1927ko irailaren 8an. Francisco María izenaz bataiatu bazuten ere, Patxi izenaz ezagunagoa da. Etxekoentzat, berriz, Patxiko, eta ama zenarentzat Patxiko Mari.

Patxiren gurasoak, Joaquín eta Benantzia, 1926ko irailaren 20an ezkondu eta Enparan kaleko Don Galoren etxea izenaz ezagutzen zen hartan jarri ziren bizitzen. Patxiren aita etxegilea —kontratista— eta arotza zen, eta ama etxekoandrea. Ez-konduta urtebete eskas zeramatela eduki zuten lehenengo semea: Patxi bera. Laster etorri zen bigarren anaiatxoa ere: Inazito. Inazito jaio eta gutxira Enparan kaleko beste etxe batera aldatu ziren. Etxe honetan jaio zen hirugarren anaia: Sebastian. Baina ez ziren luze bizi izan Enparan kalean; Sebastianek hamabost egun zituela Plaza Txikiko Kanpaxkora aldatu ziren eta.

Zoritxarrez, Inazito, bi urte eta erdi zituela meningitisak jota hil zen, Kanpaxkora bizitzera joan baino hamar bat egun lehenago, hain zuzen. Inazito-ren heriotza oso berri zutela aldatu ziren, beraz, Kanpaxkora. Bertan aitona Patxik etxea erosi baitzuen. Aitona, Patxi Kanpaxa goitizenaz zen ezaguna, eta honek eman zion izena bai etxeari baita sendiari ere.

Kanpaxko etxearen lehenengo pisuan Patxiren gurasoak jarri ziren bizitzen eta bigarrengoan aiton-amonak eta izeba Gregori. Etxearen behealdean denda jarri zuen izeba Gregorik. Denda honetan, Patxiren amak makina bat ordu eman zituen Grego-riri laguntzen, asteartetan, azoka egunetan batik bat.

Kanpaxkoan jaio ziren, hortaz, Patxiren anaia-arreba gazteenak: Javier, Maria Carmen eta Manu-el, hurrenez hurren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak