Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Imanol Elias »  5. kapitulua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Politikaren amets zapuztua

Frankismoaren azkeneko urteetatik 1979ko lehen udal hauteskunde demokratikoak bitartean, Imanol Azpeitiko Udaleko partaide izan zen, eta trantsizio politiko bezala ezagutzen den garai nahasia zuzenean bizitzeko aukera izan zuen, baina horren ondoren, urte batzuetan alde batera utzita eduki zuen politika jarduera publikoa. Udalaren aro berriko lehenengo legegintzaldi horretan (1979-1983) ez zuen parte hartu eta beste eginkizun batzutan murgildu zen. Antxieta Etxeko zuzendari bezala lortu zuen lanpostu berriaren lehen garaiak ziren, eta ardura horretara zuzendu zituen bere ahaleginak, prentsa idatzian argitaratzen zituen artikuluak eta urte batzuk lehenago deskubritu zuen historialari lan-afizioa ahaztu gabe.

Atsedenaldi moduko urte batzuen ostean, ordea, antzerkia eta politika indarrez itzuli ziren bere bidera. 1980ko hamarkadaren hasierako urteetan, Antxieta Antzerki Taldea martxan jarri eta ia berehala, berriro udalera itzuli zen Imanol, oraingoan herritarren botoen babesarekin. Ez zen, gainera, nolanahiko itzulera izan: Imanol Eliasek Azpeitiko Udalean alkatetza eskuratu zuen 1983ko udaberrian, Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) zerrendaburu gisa. Ilusioz eta gauzak egiteko asmo betez ekin zion orduan ibilbide berriari, baina udaleko bigarren esperientzia hura ere ez zen berak uste bezala atera.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak