Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Imanol Elias »  4. kapitulua »  Udaletxean zinegotzi...

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Udaletxean zinegotzi...

.1970. hamarkadako aurreneko urteetara itzuliz, Francoren diktaduraren azkeneko urteak ziren eta Imanol Elias berak ordu arte ezagutzen ez zuen esperientzia berri batean murgildu zen, Azpeitiko Udaleko zinegotzi bihurtu baitzen. Silvestre Otamendi alkatetzan zela, 1974ko otsailaren 3an eskuratu zuen zinegotzi kargua Imanolek. Demokraziaren garaia iristeko urte batzuk falta ziren oraindik eta, noski, udalen osaketa, eta ez beste erakundeena ere, ez zuten hauteskundeen bidez herritarrek erabakitzen. Frankismoaren garaian udal korporazioak, tercios izena hartzen zuten hiru zutabetan oinarrituta osatzen ziren. Hauek *Tercio familiar, Tercio sindical eta Tercio de entidades económicas, culturales y profesionales deiturikoak ziren. Imanol bera, Manuel Altuna Kanpaxa eta Estanis Iriarte Sarralle-rekin batera, Tercio familiar* zeritzonaren ordezkari gisa iritsi zen Azpeitiko udaletxera.

Manuel Altuna Kanpaxa-k, esan bezala, Imanolekin batera bizi izan zuen zinegotzi kargu hartzea. Bere esanetan, nahiko garai berezia izan zen hura, halako proiektu berriztatzaile bat bultza-tzea nahi izan baitzen. “Udala herriari zabaltzea nahi izan zen”, dio Kanpaxak, ordu arte herritarrentzat nahiko itxita egoten ziren udaletxeko ateak irekitzeko asmo hura azaltzeko. Korporaziora iristeko bideari dagokionez, Tercio familiar izeneko hura aukeratzearen arrazoiak ere argitzen ditu Kanpaxak: “Guk ez genuen nahi izan sindikatu bidez sartzerik, sindikalistak ere ez ginelako, ezta entidades bezala ezagutzen genituenetatik sartzerik ere. Horiek, nolabait esateko, erregimenarekin lotuta baleude bezala izaten ziren. Gu Tercio familiar-etik aurkeztu ginen. Be-no, aurkeztu, esate baterako, beste inor ez baitzen aurkezten eta, orduan, bozketarik ere ez zen egiten, berez horretarako aukera ematen zuen tercio bakarra izan arren. Aurkeztuz gero, Francorekin lotzen zintuzten. Baina gu aurretik hitz eginda geunden udala herriari irekitzeaz. Baita Festetako Batzordean sartuko ginena ere, kultura arloan-eta mugitzeko, eta horrelaxe aurkeztu ginen”.

Imanolekin, Manuel Altunarekin eta Estanis Iriarterekin batera Ignacio Uranga Antzi-k, Joxe Aizpuru Txato-k, Lorenzo Soraluzek, Agustin Pratek, Tomas Bereziartuak, Javier Arakistainek, Tomas Olaizola Lepaso-k, Iñaki Urkiak eta Rafael Larrañaga Txortena-k osatzen zuten garai hartako udal korporazioa, Silvestre Otamendi alkate zela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak