Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Imanol Elias »  4. kapitulua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Historia idatziz eta eginez

Antzerkian, kazetaritzan eta poesian egindako lanek laster beste genero batekoekin bat egin zuten, eta gero eta luzeagoa zen Imanol Eliasen idazle kurrikuluma. 1970ean, bere lehen antzerkigile aroa itxi zuen Nor errudun?-ekin. Urte berean, sasoi hartatik aurrera maiz landu duen historiagintzari ateak ireki zizkion, Azpeitia y sus hombres liburuarekin. Eskolan hain gustukoa ez zuen historiarekin harremana berreskuratu ondoren, artxibategietan datu bilatzen eta biltzen aritzea ohitura bilakatu zitzaion Imanoli. Harrezkero, galdu ez duen ohitura eta afizioa izan da, 1970eko hamarkadan bertan eta ondorengoetan ere idazle jardueran tarte zabala merezi izan duten lanen oinarria.

Historiagintzan ez ezik, herrigintzan ere buru-belarri zebilen Imanol Elias 1970eko hamarkada hartan. 1974an, Silvestre Otamendi alkatea buru zuen Azpeitiko Udalean zinegotzi lanetan sartu zen Imanol, beste zenbait lagunekin batera. Frankis-moaren ondorengo garaia eta horrekin egon zitezkeen aldaketak iristeko oraindik urte batzuk gelditzen ziren, baina Euskal Herriko zenbait udaletxeetan irekitasun handiago baten aldeko pausoak eman nahian zebilen jenderik ez zen falta. Azpeitiko ka-suan, urte haietan udalaren eta herriko taldeen arteko zubi lanak eginez, herria piztu zuten ekintzak aurrera eramateko balio izan zuen esperientzia ba-tek argia ikusi zuen. Hain zuzen, Erri-Zale zen bere izena, eta Imanol Eliasi oroitzapen politak dakarzkio. Franco diktadorearen garaiko udal hartan eginiko lanen artean gogokoenetakoa izan zen beretzat, zalantzarik gabe, Erri-Zale.

Baina ez bakarra, Espainiako diktadorearen heriotzaren aurreko eta ondorengo lehen urteetako udal talde hura osatzen zuten lagunei beste hainbat une historikoren lekuko eta partaide izatea egokitu zitzaielako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak