Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 19,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Imanol Elias »  3. kapitulua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Antzerkia eta kazetaritza

Afrikako lurretan, Ifnin, etxetik hain urruti, gerrate giroko soldadutza astuna eta luzea igaro ostean, etxera bueltan urtebete lehenago bertan utzitako bizimoduari berriz ere eusteko garaia iritsi zitzaion Imanol Eliasi. “Soldadutzak dena moztu zidan, Institutuko lana tartean zela. Orduan ez soldata eta ez ezer gelditu nintzen”, aitortzen du berak. Azpeitira itzuli zenean, ordea, Institutu Laboraleko bere lanpostua zain zeukan, eta hortxe jarraitu zuen beste urte batzuetan. Nola ez, Itziar emaztegaia ere zain zeukan. Eta bere lagunak, eta Oargikoak...

Herrira 1959ko uda hasieran iritsi zen Imanol. Hamarkada bat amaitzear zegoen eta berri bat hasteko ez zen asko falta. Hamarkada berri hori, 1960koa, eta bereziki lehenengo urteak, aldaketa eta une garrantzitsuz betetakoak izan ziren Imanol Eliasentzat. Eguneroko bizimoduari lotutako aldaketa nabarmenak ezagutu zituen, lanari eta bizitza pertsonalari lotutakoak. Oargi barruko bere ibilbide la-burra ere laster bukatu zen. Aldaketarik izan ez zuena, eta, aldiz, indartuz joan zena, Imanolen eta antzerki munduaren arteko lotura izan zen. 1960an Azpeitian hain arrakastatsua izan zen Pasioa antzeztu zen lehendabiziko aldiz, eta lehen emanaldi hartan Imanol bera partaide izan ez arren, beste azpeitiar asko bezala antzezlan haren inguruan sortutako giroan murgilduta ibili zen. Pasioa-k urte batzuetako ibilbidea bete zuen eta Imanol Eliasek azkenean hartu zuen parte, aktore bezala hasieran eta zuzendari gisa amaieran.

Bestalde, 1960ko hamarkada horretan Imanolen eta antzerkiaren arteko harreman estuan pauso aipagarria eman zuen azpeitiarrak, Inoxente izeneko bere lehen antzezlana idaztean eta taularatzean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak