Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-Artxiboa »  Liburuak »  Takolo

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Uztarria liburuak : Kontrariorik gabeko gizona

Joxe 'Takolo'

Enekoitz Esnaola

Joxe 'TAKOLO'
Joxe 'TAKOLO'.   

KONTRAZALA - Amaia Aranzabal

Hamar esalditan Joxeren argazkia egin behar, eta harengan ikusi ditudan hamar ezaugarri datozkit burura:

  • Langile ona, lanari aurrez ekiten ziona, eskuak urratzeko beldurrik ez zuena.
  • Familiako gizona, amarekiko miresmena eta familiako txikienentzat debilidadea erakusten zuena.
  • Lagunekin egoteko uneetan lagun giroa gustukoa zuena.
  • Hala ere, sarri bakardade bila joaten zekiena.
  • Urrutirago joan gabe, tokian tokiko bere ondokoekin eskuzabala.
  • Laguntasuna inoiz ukatuko ez zuena.
  • Barrua irakiten izan arren, isilik egoten zekiena.
  • Gizon gogorra eta une berean sentibera.
  • Leiala bere prentsakerekin eta lagunekin, hauek inoiz salduta lagako ez zituena.
  • Adinak eransten duen seriotasuna bere barru gazteak gehituriko alaitasunez eramaten zuena.

Hamar ezaugarrietara iritsi naiz, nabarmenena –nahiz ez garrantzitsuena– esan barik: mendizalea, mendi zalea, menditik urruti bizi ezin zuena, eta mendi guztien artean Everest maite zuena.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak