Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  9. zenbakia »  Leihoen amaierak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Leihoen amaierak

Itxaso Andres

 

Idatzitako espaloietan,

mugarik gabeko hormetan,
ezarritako adreilu ezberdinetan,
zirrararen ildoetan
eta lur baten maitasunean,
hiru margoz marraztutako bihotz handi bat.
Txalaparta hotsak,
irrintzi bat
eta milaka taupada

Leihoak zabalik mundurantz.
Egiak eta gezurrak
inguratzen gaituzten begi leihoetan.
Estaliak eta estali gabeak,
begirada itzaliak eta piztuak etorkizunerantz.

Zabaltzen diren leihoak,
ixten diren leihoak,
borrokaren eta bakearen arteko leihoak
inguratzen gaituen mundurantz zuzenduak.

Leiho koloretsuak,
leiho beltzak, zuriak, ikusezinak.

Leihoak eta Leihoak.

Plazer eta desioaren leihoak,
gorroto eta traizioen leihoak.

Leihoak gure begietan...

Zabaltzen eta ixten diren leihoak,
justizi eta bakezko leihoak,
injustizi eta istiluzko leihoak,

matxismoa, arrazakeria, ilegalizazioa,
espetxe zigorra, debekua, ukapena,
errespetu eza...
m i n a.

Negarraren leihoak,
pozaren leihoak.
Gose eta egarri diren leihoak.
Lokartzen diren leihoak,
esnatzen diren leihoak.

Leihoak eta leihoak.

Alaitasunezko leihoak,
ikarazko leihoak.

Itxaropenez eraikitako leihoak
amorruz suntsitzen diren leihoak.

Hodeiak eta ostarteak gure leihoetan.

Leihoak eta leihoak.

Gure leihoetan antzematen dira
egiak eta gezurrak,
pentsamenduak, ideiak,
inguratzen gaituzten begi leihoetan, bizitza.
Azken finean gure bizitza.

Argitxo batek piztu ditu arranoaren bideak,
baina oraindik bihotzetan ez dago independentziaren izpirik.

Zer da amaiera?
Amaierarik ba ote dago?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak