Zaila delako
Begoņa Amezua
Zaila izaten da askotan
begietara begiratu eta maite zaitut esatea
idatziz errazago adierazten dugu
eta ahoz bada, ilargipean behar du.
Edo hilik.
Orduan, eta orduan bakarrik,
falta denean, ez dagoenean, ferekatzen ez dugunean
oroitzen gara zer galdu dugun,
zenbat estimatzen genuen
eta errazago esaten dugu
maite nuen.
Hil zaigu literatuzta, bazen garaia,
behar zuen.
|