Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  9. zenbakia »  Gaur ez dut ametsik hilko

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Gaur ez dut ametsik hilko

Olatz Prat

 

Ilun eta hutsa, kaleak bere soinekorik goibelena jantzi du gaur, zuhaitz biluzien negarrak, minak eraikitako malkoez oraindik epel dauden sentimendu hilberrien gorpuak hobiratzen ditu lurzoru hotzean.

Eta hemen? Hemen erlojuak bereari darraio, tik-tak, eternitateko oihartzuna, bakartasunaren ahukuak lagundurik beti.

Eta ia usaindu daiteke hiltzear dagoen denboraren pausoek airean egiten duten dantza makabroa. Zeren pausoak? Heriotzarenak.

Eta hau diot etorkizunari begiratzean ez dudalako zure berotasuna nire bularrean atzematen. Baina gaur ez dut ametsik hilko. Ez behintzat gaurko zeruaren azpian, laino beltzek harrapatutako hau.

Baina ez nazazu utzi! Eta nire gogoak besarkatu zure su amaigabearekin, ez nituzke ahanzturan artxibatu nahi zure hitzak, zure ametsak.

Urruneko itsasoan galdu nahi dut, muga guztietatik gaindi dagoen hartan, ez izenik ez izaterik oraindik ez duen itsaso zabal hartan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak