Berandu delakoan
Arantxa Aldalur
Erlojuak traizionatu ninduten egunean
hasi nintzen segundoak jaurtitzen leihotik
harriak bailiran
mendeku hartzeko promesak
kale bazterrean pilatzen direla ohartu gabe
Eta mende bat, ehun eta hogeitasei instanten batura bihurtu
ispilu puskatu bat bezala
zure printzak atera azal urratutik eta
eskuburdinen giltza irentsi zenuela aurpegiratu dizut,
gupidarik gabe.
Baina gaur, berandu dela esan didazu
eta nik sinetsi egin dut harri bihurtzean
hirugarren solairutik.
|