Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Berandu delakoan

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Berandu delakoan

Arantxa Aldalur

 

Erlojuak traizionatu ninduten egunean
hasi nintzen segundoak jaurtitzen leihotik
harriak bailiran
mendeku hartzeko promesak
kale bazterrean pilatzen direla ohartu gabe

Eta mende bat, ehun eta hogeitasei instanten batura bihurtu
ispilu puskatu bat bezala
zure printzak atera azal urratutik eta
eskuburdinen giltza irentsi zenuela aurpegiratu dizut,
gupidarik gabe.

Baina gaur, berandu dela esan didazu
eta nik sinetsi egin dut harri bihurtzean
hirugarren solairutik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak