Gaua hasperen batean
Ibon Etxeberria
Egin dezagun topa!
Goizak harrapatu baino lehen
eta ihes egin itzalei
hitzei zentzua lapurtuz,
ideiak hordituz,
kale bazter batean maitatuz
animaliak baiginan.
Hanka tarteak biluztuko ditugu
eta isurien dantzan ito
lotsak arropekin batera kendu eta
hasperenen eztabaidan isilduz,
elkarren larruak igurtziz
zabor biltzaileek edo eguzkiak harrapatu arte.
Eta orduan ere geure itzalei ihes egingo diegu.
|