Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Ispiluak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ispiluak

Itziar Aldalur

 

Busti ditu goiak lurrak, behe-auzoak
putzu bihurtu ispiluak
non begiratu izan dezan
itsasoaren gonbitari gehiago eskatuz
zeruak lurra behar baitu
bere burua bizidun sentitu
eta ez arimen hilerri iraunkor.

Goiak lurra behar du goi izan nahi badu
behera eraisteko mugak nahi ditu.

Horregatik, euria egiten duenetan
bere buruaz harro egon ohi da
guztiaren jabe sentitzeak,
une batez gizaki sentitzeak
ematen dion nazkak
goian jarraitzera behartzen duelako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak