Ispiluak
Itziar Aldalur
Busti ditu goiak lurrak, behe-auzoak
putzu bihurtu ispiluak
non begiratu izan dezan
itsasoaren gonbitari gehiago eskatuz
zeruak lurra behar baitu
bere burua bizidun sentitu
eta ez arimen hilerri iraunkor.
Goiak lurra behar du goi izan nahi badu
behera eraisteko mugak nahi ditu.
Horregatik, euria egiten duenetan
bere buruaz harro egon ohi da
guztiaren jabe sentitzeak,
une batez gizaki sentitzeak
ematen dion nazkak
goian jarraitzera behartzen duelako.
|