Kk zuentzako!
Iņaki Olaizola
Akabaturik ote daude, gaude?
Badute, badugu bizitzarik?
...eurak dira gure gidari.
...zenduko gara, sinesmenak hiltzen badira.
...sinesmenak biziko dira, bizitzarik izango bada.
Jaunak, errespetuz eta maitasunez, minak eragindako amorrazioz, zuentzat hitz multzo purrustada:
Esker mila, esanak, fidel eta zintzoak, gezur historikotzat margotu dituzuelako. Kafe garaiak, goxoak eta epelak, lagunartekoak, telebistako tertulia manipulatutzat hartu dituzuelako.
Mekauen Txoss! Izozturiko kaferik edango duzue aurrerantzean, nik diotsuet!
Mila esker, mozorroturiko aktore iaio oskarduntzat jo nauzuelako. Biluztu denaren haragi hezurrak armazoi pozoitsuz jantzi dituzuelako.
Kaka zaharra! Inauteritan bizi nahi duzue? Ba kaka zuentzako, gauza hori ona da eta!
Esker anitz zuei ere, itzultzaile lanetan jardun duzuelako. Umeak izaten jarraitu nahi duzuela hamaika hizkuntzatan adierazi didazuelako. Dibertigarria izaten jarraitzen al du telefonoaren jolasak?
Ostia! Filantropo ahobero lotsagabetzat naukazue eta!
Jaunak, maitasunez, baina oraingoan errespeturik gabe, minak eragindako amorrazioz, zuentzat hitz kate entzutetsua:
Zoazte popatik hartzera!
...sinesmenak hil dituzuelako
.... akabatu egin nauzuelako.
(Gustako zitean hemen erdiko hatza luzauta zakeken esku baten irudi bat jartzie!Hau nahiko kutrie dek egiye esan! Posible baldimaek).
|