Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Kaladaz kalada

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kaladaz kalada

Naiara Izagirre

 

Kaladaz kalada
kristalezko mundua,
begien aurrean kea
leiho zabaldutik kanpora
guztia hausteko modukoa.
Belarjalea harakin
sartu omen da
eta artzaina hargin,
maisua ikasten dabilela
eta ume ttikiak whiski botila hustu duela.
Emakumea berriz galtzak soinean dituela.
Nork sortu ote zuen
gure lur planeta?
Han hemenka,
batek dantza
begi nini ilunak doazkit behera
eta kalada!
Nioen bezala:
Han goian den argia dardarka,
ilargia uste bart bahitu zutela.
Atzo iritsi zitzaidan ene belarrietara
Fraide hura tulipan dela
Eta medikua berriz trafikante.
Madarikazioa!
Hemen da eta!
Izan ere bart gauean
eskatu nuen zeru ilunera,
han goian den
“dios” delakoari
eman ziezadan grazia
eta ke artetik sartuz
milaka ditut ikusi,
sumatu, akaso imajinatu.
Bata benetan lodia, txiki burusoila
bestea beltzez jantzitako señorito zikina,
eta horrela nire logelan
batzar nagusia,
bertan jende pila.
Subjektu garela
Ai ama!
Beltz hura zubitik behera
Zaldia zainetan korrika
Eta belea mokoka.
Superbibentziaz bizi dira
segi,
sortu,
eta ginenak gara gu.
Izan zirenak ditugu gurtu
Gerra zibileko fusilak bizia fusilatu,
eskuan hau zuela
neskato gaztea bortxatu;
Zuen pinpilinpauxak usapalez zerua urratu.
Senti berori, hari eta zuri
Begiez iluntasuna
Eta adio berori

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak