Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Begien dialektika

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Begien dialektika

Begońa Amezua

 

Eguerdian taberna batean gurutzatu gara, bakoitza bere lekutik mugitu gabe.

Begiraden bidegurutzea gurea.

Alde egin duzunean, zure urratsak jarraitu nahi izan ditut, gogoan utzi didazun aztarna ezabatu asmoz.

Arratsaldean kalera atera naiz, zure begiak buruan. Eta berriro bistaratu zaitut, urrunean. Maleta bat daramazu eskuan. “Honantz dator, baina badoa norabait”.

Ezin izan dut azken aldiz begiratzea eragotzi.
“Ireki ezazu maleta, eta eramazu nire begirada zurekin” oihukatu diot, begiak itxita, ahorik ireki gabe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak