Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Urria da eta

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Urria da eta

Mikel Ayerbe

 

Urria da eta inurri bat dabil logelan. Esnatu berria naiz.
Ez dut zigarrorik piztu, nire buruari gezurrak esanez.
Ohean nago eta lurrean mugikorra indarberritzen ari da.
Ibili ezin duen mugikorrak arratoi bat dirudi, buztana bezain luzea duen kable horrekin.
Arratoia.
Eta inurria.
Nire bestiarioa.

Egiak izkutatzen galtzen dut denbora.
Nire lagunaren haur jaioberria ikusi dut ametsean.
Eta irribarre bat egin dudala uste dut.
Irribarre erreal bat.
Lo bizian.

Gezur gehiago behartzen jarraitu nahi dut
sinetsi nahi dudalako
ez nintzela logela honetan
arnasa hartzen zuen bihotz bakarra.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak