Momentua
Naiara Altuna
Gaur esango dizut
inoiz esaten ez dizudana,
atzo esan nahi nizuna
baina bihar esango ez dizudana.
Ez dizut esango egunaren distira ez zarenik,
ez dizut esango gauaren desira ez zarenik,
ezta ere zure laztanek kitzikatzen ez nautenik
ezta ere zure muxuek umeltzen ez nautenik,
ez eta zure usainezko perfumerik ez dudanik
ez eta zure hitzek gardentasunaren kolorea ez dutenik
ez dizut esango zure izena bihotzean izkiriaturik ez dudanik
ez dizut esango gorputzean tatuaturik ez zaitudanik
Ez, ez, ez...
Zatoz niregana
besarkatu zaitzaidan
eta belarrira xuxurlatuz,
leunki esango dizut, gaur:
M a i t e z a i t u t !
Begiak itxirik,
bilakatu dadin
Momentua………………………Eternal!
|