Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Ismokeristasuna

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ismokeristasuna

Aitor Zinkunegi

 

Marianek lau egunkari irakurtzen ditu egunero, ikuspuntu ezberdinekoak, irekia eta plurala izan nahi duelako. Hala ere, berriak telebistaz jasotzea du gustukoen, irudiaren aroan bizi garela badakielako eta Marian, egunean dagoelako. 4 informatibo ikusten ditu.

Interneten konektatuta ematen ditu orduak, erresistentziaren orriak irakurtzen ditu eta haien ikuspuntuak ere jaso, nola ez. Interneteko eztabaidetan saiatzen da, erraz gailentzen zaio kultura gutxiko jende leloari. Erraza zaio haien arrazoiak haustea, eta guztiek bere teoriak onartzen dituzte azkenean.

Marianek badaki beste mundu baten alde lanean ari den jendea ere badela. Baina askotan ez ditu ulertzen, berak ideia hobeak ditu. Beste modu batean edo... Hainbeste gauza ondo egin arren, hanka-sartze horiek nola egiten dituzten galdetzen dio bere buruari.

Gaur ordea, Marian ondoezik dago. ‘Medikuarengana joan beharko!’. Begirada bat bota dio, goizero bezala, logelan itsatsia duen posterrari: “loreak moztuko dituzte, baina inoiz ez dute udaberria geldituko”. Barre txiki bat eta lehen pausoa ematen hasi denean... erori egin da!

Orain ohartu da hanketan ez duela indarrik, ez baitzituen inoiz erabili.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak