Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Hauek dira nire barroteak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Hauek dira nire barroteak

Xabi Borda

 

Hauek dira nire barroteak
24 hezur hauek bularrean
24 saihetsak nire barroteak

baina zenbat bira
munduak bular gartzelan

zenbat izar itzali
zenbat ibai lehortu
zenbat mendi berdindu

hemen nire barnean

zenbat sirena oihu
zenbat sabel zulatu
zenbat ixiltasun

zenbat lur emate
zenbat ilargi beltz
eta zenbat ezer ere ez

hormez barrura

zenbat eutsiko dut
eta zenbat biderrez ito
zenbat amore ematen dut

nire zulo honetan

zenbat erre usain
zenbat goroldio
zenbat arrain ustel

eta zenbat bai baina ez
eta zenbat bai eta ez
eta zenbat epelkeri
eta zenbat beharbada
eta zenbat behar zaitut

baina zenbat mundu
biraka saihets kaiola honetan

bizitza ponpatzen dit
mundu gorri batek
hemen bularrean

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak