Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  EBA (zero hiru zero zortzi)

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

EBA (zero hiru zero zortzi)

Itxaso Andres

 

Zeru bakoitzean
bada ate magiko bat
ate magikoaren atzean
emakume bat, Eba bat.

Munduan barrena zabaltzen diren
Eba guztien zeruetan
badira bortxatuak,
bahituak,
tratu txarrak jasandakoak,
psikikoak, fisikoak.
Egunerokotasunean
gizartearen jazarpenekin ezberdin,
marginal eta zapalkuntzan bizi direnak.

Ebak badu familia bat.
Lagun bat, inguru bat.
Badu lur bat,
kultura bat,
heziketa bat,
gizarte bat, politiko bat.
Etsai bat.

Agian badu lanpostu bat
eta badu bere barneko zeru bat
munduan barrena zabaltzen diren
Eba guztien zeruetan bat egiten duena.

Ebak badu oihu bat,
irrintzi bat,
hitz bat,
gai bat, elkarrizketa bat.

Bera pertsona da,
ondoren, emakumea,
Eba bat da.
Badu pertsona guztiek bezala berea den zeru bat barne-barnean,
baina bizitzan Eba izateak baldintzatzen duena.

Eba guztiek
zapi moreak eta aldarrikapen kodea asmatu dute.

Beste ate magiko bat;
Zero hiru zero zortzi kodea.

Eba guztien zeruetan,
beraien barnean,
urtean behin mundu osoan
batzen dituen kodea,
Eba guztien batuketa;
Zero hiru zero zortzi = martxoaren 8a.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak