Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Menturari

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Menturari

Rikardo Salegi

 

Begiak ase ezin honek nazkatu nain;
Nazkatu gela ilunetako izerdiak.
Dena lerde-jarioa dela ukatzeak, eta...
Putak zaretela aitortu beharrak eta...

Nazkatu nain.

Ez dinadanez jada sinesten, norbait egin nindinan hartan,
Baina handik edaten jarraitzen baitinat,
Hiri errendatzen natzain, mentura.

Hiri bai, mentura, halabeharra, zoria: haizena haizela.

Ttipi-ttapa galdu honek,
Harrabots zekenak,
Hezetasunean egarri egote honek
Lurmena behar din, mentura.

Eta hiri gatibatzen natzain.

Taupada eman zitenan hark utzi nain-eta,
Ezkatazko igurtzien preso,
Bihotz lehortuak promesten,
Bizirik sentitu nahi dinadan bakoitzean.

Horrexegatik, hiri makurtzen natzain, mentura.
Beste inori eska ezin diodanaz puztu nazanan,
Hartan sinistuko ez dinadan arren,
Gutxienez zerbait senti dezadan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak