Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  8. zenbakia »  Kaxa beltz bat nahi nuke

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kaxa beltz bat nahi nuke

Olatz Prat

 

Kaxa beltz bat nahi nuke
Kaxa beltz bat nire barruan,
Gertatutakoa argitzeko,
akatsa zein izan den jakiteko.

Konturatu naiz
nire bizitza hankaz gora badago,
bihotza oinetara erori bazait,
beharrezkoa dela
buruarekin sentitzea
bihotzarekin ibiltzen ikastea.

Konturatu naiz
hemen bazaude ezin zaitudala maite,
urrun bazaude ezin zaitudala ahaztu.

Eta barrua zulatu didate ezinek,
Kontraesanek, gaizkiesanek, esan-gabeek.

Kaxa beltzean egarriz hil naizela irakurriko da,
Egarriz hil naizela itsasoaren erdian.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak