Kaxa beltz bat nahi nuke
Olatz Prat
Kaxa beltz bat nahi nuke
Kaxa beltz bat nire barruan,
Gertatutakoa argitzeko,
akatsa zein izan den jakiteko.
Konturatu naiz
nire bizitza hankaz gora badago,
bihotza oinetara erori bazait,
beharrezkoa dela
buruarekin sentitzea
bihotzarekin ibiltzen ikastea.
Konturatu naiz
hemen bazaude ezin zaitudala maite,
urrun bazaude ezin zaitudala ahaztu.
Eta barrua zulatu didate ezinek,
Kontraesanek, gaizkiesanek, esan-gabeek.
Kaxa beltzean egarriz hil naizela irakurriko da,
Egarriz hil naizela itsasoaren erdian.
|