Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  7. zenbakia »  Oinen azpiko bihurguneak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Oinen azpiko bihurguneak

Aitor Bengoetxea

 

Marques de Comillas etorbidea atzean utzi dut
astun, trakets
eta...
bere aurrean pausatu,
gehiegizko ausardia urbanizatuaz

Mintzatu zait zinez,
isilka, sotil
hiriaren noise-orkestra mututuaz

Zapata immunologikoak eranzteko esan dit
sentipenei azala eskeintzeko
eremu lauetan irrist egiteko beldurrik gabe

abiatu naiz
banoa
lerro zuzenak lorratz okerrez zikinduaz
bertigoa gutxi esatea bada

Hasi da ikasgaia
inguratzen gaituen hiri baten,
gehiegikeria baten desegite ariketa
porlanezko bortxakerien salaketa isila

Trabertinoak
adreiluari to,

Utsuneek
leiho hermetikoei arnasten erakutsi

ur gardenek
plastikozko lorategiak idortu

joan
etorri
nahikoa izan da
gehiegi agian

bertan bizi nahiko nuke
gehiegizkoa niretzat
ez nago prest

Oinaren azpiko bihurguneak lautu dizkit

Hiru hitzekin agurtu nau
lasterarte

"less is more"

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak