Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  7. zenbakia »  Orri arteko iraultzak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Orri arteko iraultzak

Itziar Aldalur

 

Orri artean gorderik diraute
iraultzek
hilotzek
odolez idatziriko garaipenek
hondamendiek

Inoiz izan ote ziren lurraldeetatik
erbesteratutako izanak

Ezjakintasunez zorroztutako haiztoak
zain dagoen maitasunik babesten ez duten
burdinezko ezkutuak

Erdi Aroa
mende erdia
herri osoa
erdi osoa

Mugaezinak ziren gudak
gudaz borrokatzen ziren mugak

Atzo, gaur, bihar
bada gudarik gabeko iraultzarik
iraultzarik gabeko gudarik

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak