Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  7. zenbakia »  Esan edo ez esan

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Esan edo ez esan

Eneko Azpitarte

 

Badira esaera batzuk, hala nolako zirrara berezi bat sorrarazten digutenak, askotan beraien simpletasunean ere zer pentsatua ematen digutenak.

Bizitzaren errealitatea ikusten laguntzen digutenak edota, besterik gabe, beraien simpletasunean, zeresan handia dutenak.

Honela irakurri nuen behin; "jendeak esaten duena baino interesgarriagoa da bere ezkutuko pentsamendua eta horixe ezagutzea da garrantzitsuena". (Maeterlin)

Irakurri, pentsatu, eta ixilik, ezer esan gabe geratu nintzen lehen aldi hartan. Esatea, entzutea, pentsatzea, sentitzea, ez dira gauza berdinak eta badirudi entzun nahi dugunari bakarrik egiten diogula jaramon, eta hori gutxitan gertatzen denez, besteak bestearengatik zer pentsatzen duen pentsatzen pasatzen dugula eguna. Ez dakit.

Ez da erraza zer pentsatzen duzun jakitea eta ez noa ezer esatera zer sentitzen duzun sentitzeari buruz. Askotan, esaten duzunari entzuten ere nahikoa lan dut.

Eta egia da, esaten duguna edozer izan liteke, egia bezalaxe gezurra, baina barneko sentimendua benetakoa izango da beti, agian nahastua, baina benetakoa. Horregatik da interesgarriagoa besteen pentsamenduak jakitea. Baina ez da erraza.

Ez dakigulako gure pentsamendu eta sentimenduak behar bezala azaltzen, edo abilezia gehiegi dugulako hitz egiterako orduan, egiatan edo gezurretan ari garen ere ez diogulako elkarri antzematen edo konfiantzarik ez dagoelako elkarren artean, edo nik ez dakit zergatik, baina, muga aspaldi pasatu genuen. Zerbait esateko beldurrez ia beti.

Zera esan nahi dizut; zurekin nagoenean ere zutaz pentsatzen dut, eta zera pentsatzen dut; zertarako hainbeste pentsatu?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak