Like a drug
Ion Pozo
Izerdiaren ondoren gaua heldu zitzaigun
hondarretan zulatutako taberna beroan,
biok geunden,
baina nere baitan soilik,
desertuan,
astiro doa dena,
hondar olatuetan bildua,
izkina ilunean zaharrak sokei soinu epela atera die,
ta bazatozkit barnera,
begien eta bihotzaren handitzera,
droga zara, ta drogaturik nago
gozoenean,
delirium osoa,
zinena zara oraindik ere,
hemen hiltzen noala,
your love was like a drug,
my drug is like your love,
dena buruz behera da orain,
eta atzekoz aurrera,
ta ez dut ezer ezberdin somatzen.
Jauna,
piztu milaka kandela bidean
iluna denerako.
Ez dut galdu nahi.
Desertu zabalean.
|