Geu otso
Iosu Salegi
Ipuin herrikoi xume bat inongo korapilorik gabea eta marrazki eder batzuekin.
Umeentzat egokia eta helduentzat are eta hobea, nahaspiloak eta ardurak alde batera laga eta gure bizitzan zehar behin eta berriro errepikatzen ditugun jokamoldeei begiradatxo bat egiteko.
Aitonaren esanari jaramonik egin gabe Pedro etxola ondoko basora barneratzen da. Beldurrak halako zirrara bat sortzen dio eta zirrara horrexek darama .
Basoan sartu da eta ez dauka atzera bueltarik, basoan bizi den otsoa ohartu da jada. Otsoaren arnasa oso gertu somatu du Pedrok eta korrika ikaratuta itzuli da etxera. Aitonak ikusi du eta errieta egin dio
Pedroren buruak bueltaka darrai ordea eta otso beldurgarria ehizatzea erabaki du. Txepetxaren laguntzarekin eta soka bat eskuan hartuta ausart sartu da berriro basora. Trantze estuari aurre eginez buztanetik helduta zuhaitz batera lotu du otsoa.
Bapatean ehiztari batzuk agertu dira eta tiroz hil dute piztia basatia.
Nor da piztia? Nor da basatia? Pedro triste dago, pentsatzen zuenaren aldean ezberdina, gordina iruditu zaio errealitatea eta aitonak ere badaki hori, horregatik gerturatu zaio eta sorbaldan eskua jarri.
Herrira iritsi denean ordea ikusi du zahar edo gazte, guztiek miresten dutela eta bapatean tristura joan da bere bihotzetik, hazi egin da bapatean eta harro sentitzen da orain egin duenaz.
|