Katuaren azken bizia
|
|
sarrerakoa.
|
|
Hemen da Literatuztaren zazpigarrena. Eta zenbaki honetan, ariketa bat proposatu nahi dizuegu: arakatzearen ariketa.
Eskuan duzun aleko testu guztiek ezaugarri komun bat dute: testu guztiek egiten diete beste zerbaiti erreferentzia. Abiapuntu, bide edo helmuga bezala, ipuin bat edo pelikula bat edo abesti bat edo abesti batzuk edo irudi bat edo esaldi bat edo eraikuntza bat hartuta, gure testuak egin ditugu.
Izan ere, erreferentziek gainezka egiten duten komunikazioaren garai honetan, guztiok sare berean bizi gara. Eta sarea handitzen den heinean bertan txikitzen gara. Baina bakoitzak sareko zulo ezberdinetatik hartzen dugu arnasa, norberaren sare propioak eraikiz. Eta hemen gure sarearen hariak eraku-tsi nahi ditugu, gustatzen zaiguna eta gorroto duguna biluzik azaleratuz, edo hitzez jantziz.
Baina orain arte esandakotik ezer gutxi ulertu bada, onena hasi aurretik adibide bat jartzea izango da. Hemen da Literatuztaren zazpigarrena. Eta ‘zazpi’ zenbakia esatearekin batera, erreferentziak gainezka datozkigu. ‘Zazpi’ esan eta batzuek -7 entzungo dute. Baina guk zazpigarrena egin dugula erantzungo dugu eta, eskalatzaileen pare jarrita, 7B eta 7C mailen artean zintzilik gabiltzala. Eta mendizaleei kasu eginda, zazpimilakoen ondoren zortzimilakoak datozela. Baina, oraingoz, heldu zazpigarrenari eta irakurtzerakoan jarri Ruperren abesti hori, dena perfektua dela esaten duen hori, eta errepikatu: zazpi planeta, zapi jainkoak, zazpi puntako izarra, zazpi izara odoleztatuak, zazpi zeruak,den dena.
Eta zazpi esan eta erreferentziarik edo zer esanik ez badatorkizu, pentsa ezazu eskuetan duzun zazpigarren zenbaki hau, katu baten azken bizia dela.
|