Mikrofalo
Aitor Bengoetxea
“9:17am. Tokyo. 866. gela, Nakamura Hotela”
.- Egun on, Sara
- Egun on.
- Zer, gustatu bart gauekoa?
- Beno… ez zen gaizki egon. Basatiegia agian.
.- Kafe bat?
- Ez eskerrik asko. Gosaldu aurretik dutxa bat hartuko dut.
- Izan ere izerditan blai jarri zinen.
- Bai ala da. Guztia eman nuen.
- Hasiera batetan lotsatuta somatu zintudan.
- Baliteke. Esperientzia berri bat zen niretzat eta urduri jarri nintzen.
.- Uff… nik kafe bat baina zerbait gehiago beharko dut, agujetak ditut
gorputz guztian.
- Ez da harritzekoa. Ez zinen geldirik egoten. Kostatu zitzaidan zure
mugimenduak jarraitzea.
- Gainera, aho guztia lehortua dut eta mihia oraindik korapilatua.
- Ja… korapilatua?
- Bai.
.- Asko gustatu zitzaidan jostailua bi eskuekin hartu eta ia jan
beharrean protagonismoa hartu zenuenean.
- Barkatu moztu bazintudan.
- Ez ez, lasai. Gaueko momenturik onena izan zen.
- Beno, amaierako zure garrasiak ere ez ziren atzean gelditu.
.- Ikustekoak izango dira argazkiak.
- Argazkiak?
- Bai, hiruzpalau atera nituen. Ez zinen ohartu ere egin.
- Horrek ez dit graziarik egiten.
- Lasai, ez dizkiot inori erakutsiko.
- Ezagutzen gara. Ez litzateke gure lotsak aireratzen dituzun lehen
aldia izango.
- Ez zaitez horrela jarri.
- Horrela jarri? Begira, behin baino ez dizut esango. Norbaitek argazki horietako bakar bat ikusten badu bart gauekoa horrelako zerbait egiten dugun azken aldia izango da. Azkena.
- Baina…
- Baina ez! Porrua zuk sartu didazuna. Ez gara gehiago japoniar karaoke batetara joango.
|