Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  6. zenbakia »  Mikrofalo

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Mikrofalo

Aitor Bengoetxea

 

“9:17am. Tokyo.
866. gela, Nakamura Hotela”

.- Egun on, Sara
- Egun on.
- Zer, gustatu bart gauekoa?
- Beno… ez zen gaizki egon. Basatiegia agian.

.- Kafe bat?
- Ez eskerrik asko. Gosaldu aurretik dutxa bat hartuko dut.
- Izan ere izerditan blai jarri zinen.
- Bai ala da. Guztia eman nuen.
- Hasiera batetan lotsatuta somatu zintudan.
- Baliteke. Esperientzia berri bat zen niretzat eta urduri jarri nintzen.

.- Uff… nik kafe bat baina zerbait gehiago beharko dut, agujetak ditut
gorputz guztian.
- Ez da harritzekoa. Ez zinen geldirik egoten. Kostatu zitzaidan zure
mugimenduak jarraitzea.
- Gainera, aho guztia lehortua dut eta mihia oraindik korapilatua. - Ja… korapilatua?
- Bai.

.- Asko gustatu zitzaidan jostailua bi eskuekin hartu eta ia jan
beharrean protagonismoa hartu zenuenean.
- Barkatu moztu bazintudan.
- Ez ez, lasai. Gaueko momenturik onena izan zen.
- Beno, amaierako zure garrasiak ere ez ziren atzean gelditu.

.- Ikustekoak izango dira argazkiak.
- Argazkiak?
- Bai, hiruzpalau atera nituen. Ez zinen ohartu ere egin.
- Horrek ez dit graziarik egiten.
- Lasai, ez dizkiot inori erakutsiko.
- Ezagutzen gara. Ez litzateke gure lotsak aireratzen dituzun lehen
aldia izango.
- Ez zaitez horrela jarri.
- Horrela jarri? Begira, behin baino ez dizut esango. Norbaitek
argazki horietako bakar bat ikusten badu bart gauekoa horrelako
zerbait egiten dugun azken aldia izango da. Azkena.
- Baina…
- Baina ez! Porrua zuk sartu didazuna. Ez gara gehiago japoniar
karaoke batetara joango.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak