Zure emagaldu izan nahi dut
Arantxa Aldalur
Eskuburdinez amarra nazazu ohe-burura eta begiak estali.
Zure desioetara abandonatuko naiz gaur.
Biluztu
nahi baduzu biolentziaz
arrazoirik gabeko txakur amorratuen antzera,
ferekatu nire ezpain gurariak
infinitura eraman itzazu zure eskuak
ikoltze naizen arte
erabil nazazu panpina bat lez
zuk nahi duzuna izango naiz gaur
gela honek ez du puntu kardinalik eta
eguna argitzeko mende bat falta da.
|