Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  6. zenbakia »  Entzutean

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Entzutean

Begoņa Amezua

 

Dirudi neskak
zolia
goxoa
beirazkoa
begi urdinekin
ilehoria
metro eta hirurogeita hamar, belarrira egiten dit fereka.

Alaia behar duenean
isila orokorrean
maitagarria gehien-gehienetan
haserretzen denean ere, belarrira egiten dit fereka.

Triste jartzen ere badaki
hain dirudi zaurigarria
hain barnekoa
hain berezia, belarrira egiten dit fereka.

Eskatzen diodanetan
goizetan
arratsaldetan
gauetan
mendian
hondartzan
ohean, egiten dit fereka belarrira

Itxura?
Ahotsarekin nahikoa zait.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak