Entzutean
Begoņa Amezua
Dirudi neskak zolia
goxoa
beirazkoa
begi urdinekin
ilehoria
metro eta hirurogeita hamar, belarrira egiten dit fereka.
Alaia behar duenean
isila orokorrean
maitagarria gehien-gehienetan
haserretzen denean ere, belarrira egiten dit fereka.
Triste jartzen ere badaki
hain dirudi zaurigarria
hain barnekoa
hain berezia, belarrira egiten dit fereka.
Eskatzen diodanetan
goizetan
arratsaldetan
gauetan
mendian
hondartzan
ohean, egiten dit fereka belarrira
Itxura?
Ahotsarekin nahikoa zait.
|