Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Literatuzta »  6. zenbakia »  Oilarrak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Oilarrak

Urko Egaņa

 

Oilarrek ez dute bigarren hanka lurreratu. Ez dute goizeroko kukurruku ozenik egin, edo egin badute ere eurak ez dira ohartu. Oilarrok dauden lastotegi-oilategian, bada berotzen jarri gabeko zenbait arrautza. Hobeki esanda, epeldu orduko abandonaturiko arrautzak Gelako lehioa irekita dago. Haize geldiaren eta eltxo madarikatuen hegaldi nazkagarrien zurruna baino ez da entzuen. Gorputz-biluzia lika-lika eginik daukat. Bero dut. Bero naiz. Ordulari numerikoak ez du asko markatzen, eta ia egun osoa daramadala dirudi ohe biluziaren goxo-umela jasaten. Ordu gutxi batzuk baino ez dira ohean etzan naizenetik. Gainera, denbora bera da nire neska-ohe-lagunak lo hartu duenetik. Badira ordu batzuk, nire neska-ohe-lagunak, bere giza-larru-maindirea gainetik kendu nauenetik.

Bi minutu bete dira, digitalizazioak beste bi zenbaki erantsi dizkionetik nere neska-ohe-lagunaren aldeko gaueko mahaitxoan dagoen ordulari numerikoari. Egon, egon!! Ema-gaixoa, ametsetan ari da!! Hotzik da!! Honek maindirea nahi du!! Nik lagundu gabe ere aurkituko du. Bere eskuak ohearen zabalerean dabiltz zelatan. Ni naiz berotu naizena. Berotu naizena eta maindirea berari gaineratu nahirik dabilena. Oraindik lo jarraitzen du. Maindirea, gainean jarri natzaio. -Mmmmmnnnnmmmmnnnm!!! Aaaaaaaaahhhhhhhh!!!

Aurkitu du maindirea!! Baaaaii....... Sinesgaitza!! Digitalizazio-sistema antzuegia da!! Erloju numerikoaren zenbaki guztiak aldatu dira, denak bi zenbakiko alde numeralekin. Nere neska-ohe-lagunak lotan jarraitzen du.

Argia dator iluntasunean! Gelako leihoak irekita jarraitzen du. Denbora eta zenbaki digitalak iluntasunean joan dira. Nire neska-ohe-laguna ez. Bera, nere azpian desagertu da. Hotzak ere han joan zaizkio. Lokartu aurreko ametsetaz amestea baino hobeagorik... Esnatu da nire neska-ohe-laguna. Oilarraren kukurrukuarekin batera esnatu da oilandatxoa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak